3 puntuekin itzuli zen etxera Lakuntzako taldea

Guaixe 2008ko urtarrilaren 7a

Partida hasi eta berehala aurreratu ziren markagailuan lakuntzarrak, Medinaren golarekin. San Jorgek 1 eta 1ekoa markatu zuen 40. minutuan, baina ez zien pozak luzaro iraun, atsedenaldira joan aurretik lakuntzarrendako 2. gola erdietsi baitzuen Bakaikoak. Bigarren zatiak ez zuen ezer berririk eman.Garaipen berri honi esker sailkapeneko 5. lekua hartu du Lagun arteak, 28 punturekin, lehenengo postuan dagoen Lagunak taldearengandik 6 puntura. Datorren asteburuan 14. tokian dagoen Ilunberrirekin neurtuko ditu indarrak.