Haur kantariendako jaialdiak

Guaixe 2008ko urtarrilaren 11

15 urte eta gehiagoren ondoren Euskal Kantuzaleen Elkarteak kantuaren inguruko haur topaketari lehiaketa kutsua kendu zion, "kantua ez delako lehiatzeko, baizik eta disfrutatzeko". Horregatik, Haur Kantari Jaialdietan parte hartzen duten haurrek, txapelketaren presiorik gabe abesten gozatzeko aukera eskaini nahi du. Parte hartzeaHaur Kantu Jaialdietan izena eman nahi dutenek otsailaren 8ra arte irekia dute epea. Izena emateko Beleixe Irratira (948 461 220 edo beleixe@topagunea.com) edo Euskal Kantuzaleen Elkartera (948 144 706 edo nafarroagaraia@kantuzale.net) jo daiteke. Parte hartzeari dagokionez, 6 eta 16 urte bitarte izan behar dituzte eta ikastetxe bakoitzak bi talde, bikote bat eta bakarlari bat aurkeztu ditzake. Jaialdian parte hartzen duten guztiek bina kanta eman beharko dituzte. Kantuak zaharrak, sortuak, berriak... izan daitezke. EgutegiaHaur kantarien aurreneko jaialdia Tuterako Benjamin de Tudela institutuan izanen da otsailaren 16an. Hurrengo larunbatean Elizondoko Lur aretoa izanen da jaialdiaren egoitza. 3. jaialdia Antsoaingo antzokiak hartuko du martxoaren 1ean. Azken Haur Kantari Jaialdia Lekunberriko kiroldegian izanen da martxoaren 8an. Ohi denez, akaberako saioa Iruñeko Gaiarre antzokian izanen da.