Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Badira zenbait urte antzerki munduan sartu zirela eta 1981az geroztik Euskal Herriko txoko guztietatik dabiltza haien ikuskizunak eskeiniz.Lan honen helburua irakurketa eta liburuak, haurren mundura modu atseginean hurbiltzea da: Iliada, Odisea, Mila eta bat Gauak, Done Jakue bideko kondairak, Amaia edo VIII. mendeko euskaldunak eta gaur egungo ipuinak ikusi, entzun eta dastatzeko modu alai eta berri bat eskainiko du taldeak domeka arratsaldean.Antzerki ikuskizun honetan ipuin kontalarien eta Commedia de l´arteren teknikak erabiltzen dituzte eta ikuskizun bakoitzak bere eszenografia, argiak, musika eta efektu berezi propioak ditu. Munduko ipuin eta kondairak ikuskizuna Sakanako Immigrazio Zerbitzuak bere programaren barruan antolatutako beste ekintzetako bat da eta ibarreko haur guztiak kulturartekotasuna lantzea gonbidatu ditu.