Hiru sakandar 2008ko Euskaltel-Euskadi taldearen aurkezpen ofizialean

Guaixe 2008ko urtarrilaren 11

15 urte betetzen ditu aurten Euskaltel-Euskadi taldeak eta urtemugak eskatzen zuen moduko aurkezpena egin zuten. Kirol arduradunak, babesleak, politikariak, masajistak, mekanikariak, laguntzaileak eta, nola ez, txirrindulariak izan ziren bertan. 26 txirrindularik osatuko dute aurten taldea eta tartean daude Sakanako hiru txirrindulari: Gorka Verdugo, Jorge Azanza eta aurten taldera itzuli den Egoi Martinez. 15 urte hauetan taldeak izan une hunkigarrienak oroitu zituzten atzoko ekitaldian: Laisekak Luz Ardiden irabazi zuenekoa, Iban Mayoren ibiliak Alpe d´Huezen gora, eta baita Iker Flores eta Egoi Martinez sakandarren balentriak ere, biak Etorkizuneko Tourrak irabazitakoak baitira. Talde laranjaren izandakoen artean dago Igor, Iker Floresen anaia ere.Aurtengo erronkak izan zituzten hizpide ondoren. Madariagaren esanetan "zaila izanen da iazkoa berdintzea", taldeak oso itxura eman zuen eta aurreko urtean. Hasi berri den honetan Samuel Sanchez, Zubeldia eta Astarloza dira taldeko izar nagusiak, baina garrantzi handia emanen diote talde lanari. Taldeak Euskal Herriko Itzulia, Tourra eta Vuelta izanen ditu ardatz.