Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Manifestazioa bukatzean alkateak hartu zuen hitza. "Gure karriketan askatasunez ibiltzeko eskubidea" aldarrikatu zituen Jesus Mari Mendinuetak, eta gehitu zuen "herritarrok gure herri eta karriketan beldurrik eta errepresiorik gabe ibiltzeko eskubideari ez diogulako uko egingo". Horrekin batera alkateak esan zuen: "errepresioari askatasunaren aurkako ekintza delako ezezko borobila ematen diogu". Aldi berean, "zilegitzat eta beharrezkotzat" jo zuen udaletxea "herritar guztien eskubide zibilen defentsan aritzea". Urteberri eguneko gertaerak eta atxiloketak gogora ekarri eta gero, Jesus Mari Mendinuetak gogora ekarri zuen atxilotuak izan ziren 3 pertsonei babesa eskaintzeko sinadura bilketa martxan zegoela. Azkenik, Foruzaingoari zuzenduz alkateak adierazi zuen "hasi duen bide horretanurratsak ematen jarraitzen badu, herritarron mespretxua eta bazterketa jasango dute eta erasoei erantzungo diegula esan nahi diegu, orain arte egin dugun bezala".