Zailtasunik gabe nagusitu ziren lakuntzarrak

Guaixe 2008ko urtarrilaren 14a

Erraz nagusitu zen Lagun Artea asteburuko partiduan. Eguraldi kaxkarrak ez zituen lakuntzarrak izutu eta, ahalegin handiegirik egin gabe, 3-0ekoarekin iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren denboran ere Ilunberrikoak ez ziren aurrera egiteko gai izan eta beste bi gol egin zituzten etxekoek. Nabarmentzekoa da Joseba Medinaren lana, bereak izan baitziren golerako bi pase eta 3. gola. Partidua bi taldeek sailkapen nagusian duten aldearen isla izan zen.17. jardunaldiaren ondoren, Lagunak taldeak jarraitzen du lider, 37 punturekin. 31 puntura berdinduta, 3. eta 4. lekuan daude, hurrenez hurren Gazte Berriak taldea eta Lagun artea. Hurrengo taldeek gertutik jarraitzen dute dena den. Beraz, goiko postuei eutsi nahi badie, hiru puntuen bila atera beharko dira lakuntzarrak asteburuan 7. tokian den Amigoren aurka.