Xotak lanak eman zizkion Burlatari

Guaixe 2008ko urtarrilaren 15a

Lauko berdinketarekin amaitu zen Nafarren arteko derbia igandean. Emozioz beteriko partidua izan zen. Ongi hasi ziren Irurtzungoak eta markagailua estreinatzen lehenak izan ziren. Etxekoek ordea berehala eman zioten buelta partiduari, Miguelen bi goli esker. Hortik aurrera parekatu egin zen norgehiagoka, bi taldeek izan zituzten aurrera egiteko aukerak, baina ez zuten golak sartzea lortzen. Irurtzungoen bigarren gola entrenatutako jokaldi baten ondoren etorri zen. Baina, berriz ere, atsedenaldia baino lehen, burlatarrek aurrera egin zuten, 2-3. Xotak hartu zuen agintea bigarren zatian eta landutako jokaldiari esker berdinketa gola eta 3-4koa sartu zituzten. Burlatakoak mugitzera behartu zituen horrek eta 4-4koa markatu zuten partidua amaitu baino lehen. Partidu zaila zuten Irurtzundarrek, Burlata 2. postuan dago eta. Beraz, ongi etorria eskuratutako puntua.Partidaren ondoren 13. tokian dago Xota, 18 punturekin, lehenengo postuan den Zuzenbide taldearengandik 19 puntura. Datorren jardunaldian taulan gora egiteko aukera ona izanen du 14. tokian den Navarra taldearen aurka.