Helburu berria 2. bueltan

Guaixe 2008ko urtarrilaren 16a

Lan ona egin du MRA Navarrak lehen itzulian. 25 punturekin 3. tokian amaitu du eta koparako txartela eskuratu du gainera. Sailkapen hori izanda beste helburu bat buruan izanda hasiko du bigarren itzuli hau: play off-etan sartzeko eginen du orain borroka. Horretarako ahalik eta puntu gehien batu beharko ditu partidu denetan, baita etxetik kanpo ari denean ere. Horretan egin du huts gehien, azken bi jardunalditan, esaterako, galdu egin du Lobelle Santiago eta Interviú Fabesaren aurka. Gaur arratsaldean, 20:30ean, Valentzian du aukera joera hori aldatzeko. Ez du erraza izanen, valentziarrek, 11. tokian egon arren, talde indartsua dute eta. Kopatik kanpo geratu ondoren, garaipen gosez egonen dira gainera.Norgehiagokarako Alexandre jokalaria berreskuratu du Imanol Arregik. Joan zen astean Bartzelonaren aurka izan zuen kolpeari buelta eman dio jada. Harekin batera arituko dira Gascón, Eseverri, Dê, Robert, Lukarain, Iraitz, Rubén, Charly, Ortiz eta Joel.