Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jakina denez, aurreko legegintzaldian gelditu ziren urbanizazio lan horiek. Aurreikusita ez zeuden bi lanek, trenbide ondoko harri-lubeta eta sareak alde zaharrarekin lotzea, aurrekontua handitu zuten. Enpresak gelditzea erabaki zuen. Udalak eta enpresak udazkenean akordioa lortu zuten eta urbanizazioaren aurrekontua 900.000 eurotan hazi zen, 2,9 milioitara iritsiz. Egiteko gelditzen diren lanen artean daude: kale berriei zola ematea (aste honetan egin da) eta kaleak eta espaloiak egokitzea. Horren ondoren, hiri altzariak jarriko dira. Horretaz gain, lanak etenda egon diren denbora tartean urbanizatutako inguruan egon diren hondamenak konpondu beharko ditu enpresak. Hori guztia 2 hilabeteko epean egin beharko du enpresak.