Bildutako zabor kopurua %1,65 igo da

Guaixe 2008ko urtarrilaren 16a

Sailkako bilketaIglu itxurako edukiontzietan iaz jasotako beira kopuruak %8,46 egin du behera aurreko urtearen ondoan, (43.708 kilo gutxiago). Hondakin mota horrek egin du behera soilik. Gainontzekoek gora egin dute. Nabarmen gora egin duena edukiontzi horian biltzen diren ontziak dira. %22,73 egin du gora bildutako hondakinen kopuruak. Pilen bilketak ere nabarmen egin zuen gora iaz, %17,09. Apalagoak badira ere, beste sailkako bilketetan ere mankomunitateak jasotako hondakinen kopuruak gora egin du. Paper bilketak %8,58 egin du gora. Mankomunitateak bilketa honetan bereiztu egiten du edukiontzi urdinetan bildutakoa eta Emausko Traperoek biltzen dutena. Azken horiek jasotako paper eta kartoi kopuruari dagokionez iaz %20,95 handiagoa izan zen. Erabilitako olioaren bilketak %8,41 egin du gora. Jasotako tamaina handiko hondakinen kopuruak %4,29 egin zuen gora iaz. Azkenik, edukiontzi berdeetan biltzen den zaborra apenas igo zen %0,64 iaz. Hala ere, sakandarrok 7.162.400 kilo zabor sortu genituen. Urtea Aldea 2006 2007 KopuruaEhunekoa Beira 516.628472.920-43.708 -%8,46Pilak 2.2002.576+376%17,09Papera Traperoak313.810379.570+65.760%20,95 Mank.768.440795.610+27.170%3,53 Guztira 1.082.2501.175.180+92.930%8,58Edukiontzak200.340245.880+45.540%22,73Zaborra7.116.2207.162.400+46.180%0,64Olioa (litro)8.5229.239+717%8,41Tamaina handikoak 198.320206.840+8.520%4,29Guztira 9.124.480 9.275.035+150.555%1,65Iturria: www.sakana-mank.com