Fin ibili ziren joan zen astean arakildarrak Elomendiko txapelketan

Guaixe 2008ko urtarrilaren 18a

Sakanako bi taldeak ongi aritu ziren 15. jardunaldian. Zaldua izan zen jardunaldiari probetxu handiena atera ziona, taulan azkena denari 7 gol sartuta. Rajatablak 3.ak hartu zituen etxean eta haien aurka lortutako puntua ere ongi etorria izanen da. Hona hemen joan zen asteburuko emaitzak:Rajatabla 1-Urroz 1The Beltzak 2-Zaldua 7Sailkapena1. Ardoi 26 p6. Rajatabla 18 p9. Zaldua 11 pHurrengo jardunaldia, biharPartidu gogorrak dituzte asteburu honetan Arakilgo bi taldeek, sailkapen nagusian 1. eta 2. postuan dauden taldeen aurka aritu beharko dute eta. Hona hemen jokatu behar dituzten partidak:Noainen, 18:30ean, Dep.Lima - RajatablaZizurren, 7:15ean, Ardoi - Zaldua