Sanantondarrak eguna ospatzera

Guaixe 2008ko urtarrilaren 18a

Gauzak aldatu badira ere, hor darraite San Anton kofradiak eta asteburuan haien eguna ospatuko dute.Hiru ospakizunBakaikuko San Antondarrak larunbatean bilduko dira. Egitaraua 13:00etan mezarekin hasten da. Ondoren elkartean batzarra eginen dute. Kontuak errepasatu eta arduradunak, maiordomoa eta beleroa, aukeratu eta gero  bazkaltzera bilduko dira.Iturmendiko San Anton kofradiako kideak domekan mezara joanen dira, 11;30ean. Elizkizuna eta gero kofradeak apaiz-etxean bilkura eginen dute eta ardurak banatuko dituzte. Kargu berriak bere etxean kofradiaren bandera eta kontuen liburua gorde beharko ditu. Ondoren bazkaria izanen dute. Larunbatean, 12:00etan, San Anton kofradiaren aldeko meza hartuko du Urdiaingo elizak. Elizkizuna eta gero Tintiniturri elkartean gosaria izanen dute. Segituan herriaren etxean batzartuko da kofradia eta han arduradun berriak, maiordomoak, izendatuko dira.