Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Sebastian ermitak auzoari ematen dio izena eta, hain zuzen ere, patroiaren eguna ospatuko dute domekan. San Sebastian ermitak izena ematen dion sainduaren omenezko meza hartuko du. Elizkizuna 12:30ean izanen da. Ondoren, ohi denez, San Sebastian auzoko bizilagunek bildutako guztiei auzatea eskainiko diete eta udalak edatekoa emanen du. Auzatea ermitako aterpean izanen da. Arratsaldez, berriz, arrosarioa errezatzera bilduko dira hainbat olaztiar San Sebastian ermitan. 17:00etan izanen da hori. Hura despeditutakoan txokolate goxoa banatuko da guztien artean.