Sansaastinetan ederki

Guaixe 2008ko urtarrilaren 21a

7 lehiakide izan ziren eta epaimahaiak esan zuenez "maila oso altua" izan zen. Tximonena jatetxean bi pertsonarendako afaria Kristina Razkin Larunbek eskuratu zuen. Ondoren sailkatuz iren Arbizu ahizpak, Los ilegales izena hartu zuen gizon taldeak eta 4. postuan gelditu ziren Marta Razkin, Mila Reparaz eta Fatima Vazquez hirukoa.MusikaGauean izan zen Lakuntzarock jaialdiak herriko musikariak bilduz ituen. Mashara folk taldeak abiatu zuen musika jaialdia eta haren atzetik oholtzara Al karajo, Infieles eta Behin Betiko taldeak igo ziren, jende ugari erakarriz eta giro ederra sortuz. Bezperan musikari gazteek lortu zuten arrakasta bera lortu zuen Los Diamantes talde "beteranoak" larunbat eguerdian. Jendea poliki bildu zen plazan haiek entzutera eta betiko doinuak animatuta dantzan aritu zenik ere izan zen. Emanaldia despeditutakoan "beste bat, beste bat" eskaerak etengabeak izan ziren eta musikariak oso eskertuak agertu ziren. Mihiluze txapelketa lakuntzartuak, aurkezle eta guzti, herritarren gustukoa izan zen. Ongi pasatzeko tarteak aldarrikapen manifestazioarekin ere tartekatu zen. DanborradaLarunbat gauerdian jende pila zegoen Lakuntzako plazan, danborrada entzuteko prest. Ohi denez, parrokiako abesbatza oholtzara igo eta, Luis Mari Razkin Arregiren zuzendaritzapean, San Sebastian martxa abestu zuen, 70 bat danborjoleren laguntzaz. Abesbatzak oholtzan utzitako lekua Ozarki txarangak bete zuen. Estreinako aldia zen txaranga danborradan jotzen zuena. Haiek jo zituzten Sarriegik konposatutako doinuak. Txarangaren doinuak danbor doinuez lagunduak izan ziren. Pieza guztiak bitan jo ziren, baina danborradaren erdian, Lakuntzako Pertza elkarteak San Sebastian festetako ohorezko txanoa banatu zuen. Hura Guardetxeko familiari eman zioten, Aralarko eraikinean izan diren 97 urteetan "lakuntzarrek beti izan dugun harrera beroagatik". Guardetxeko familiaren izenean Miren Zufiaurre Amorenak jaso zuen eta omenaldiagatik "esker ona" azaldu zuen. San SebastianIgande eguerdian joan ziren lakuntzarrak San Sebastian ermitara. Elizkizuna eta gero auzatea izan zen ermita kanpoaldean. Arratsaldeko pilota jaialdiaren ondoren, plaza, berriro ere, lakuntzarren bilgune bihurtu zen Elai Alai eta Etorkizuna dantza taldeko dantzari txikiek euren saioa eskaini ondoren, Alkate-dantzaren txanda izan zen. Elai-Alaik dantza indartzeko egindako ahaleginak izan zuen saria eta adin guztietako 50 bat dantzari izan ziren dantzan. Jendeak zioenez "inoiz baino arrakastatsuagoa eta jendetsuagoa" izan zen dantza. Udaleko kideak Guk, independentzia zioen pankartarekin atera ziren.