Alkoholaren eraginpean gidatzeagatik atxilotuta

Guaixe 2008ko urtarrilaren 21a

Guardia Civilak jakitera eman duenez, larunbatean gidari bat atxilotu zuten Arbizun. Atxilotutakoari trafikoaren segurtasunaren kontrako delitua egotzi zioten, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik. Atxiloketa goizaldeko ordu biak aldera izan zen. Guardia Civilak zabaldu duenaren arabera "patruila errepide zaintza egiten zegoen eta haiek zeudela ohartzean auto batek maniobra arraroak egin" omen zituen. Hura geldiarazi nahi izan zutenean autoa ihesian atera omen zen eta Arbizun geldiarazi zuten eta alkoholaren eraginpean gidatzearen sintomak antzeman eta etilometria egin zioten.