Emakume baten hilketagatik protesta bilkura

Guaixe 2008ko urtarrilaren 21a

Astelehenean, Bilgune Feministak deituta, 15 bat pertsona udaletxe aurreko aldean kontzentratu ziren. Elkarretaratze horrekin Tatiele de Sousa Neres emakumearen hilketa salatu nahi izan zuten. Jakina denez, aurreko ostiralean bere bikotekideak hil zuen 20 urteko emakumea Iruñeko Arrosadia auzoan. Ordu laurdenekoa izan zen bilkura eta bildutakoak Beste emakume erail bat. Aski da! leloa zuen pankartaren atzean egon ziren.