Hirugarrenean ere ezin

Guaixe 2008ko urtarrilaren 21a

Lehen ligaskako 3. partida: Olaizola II.a-Mendizabal II.a 22 / Capellan-Lasa III.a 14 Partidu ona jokatu zuen larunbatean Lasak Iruñeko Labriten. Capellanekin aritu zen oraingoan, Eugi gaixorik zen eta. Bikoteak aldez aurretik zekien garaipena eskuratzeko gogotik lan egin beharko zuela. Olaizola II.a eta Mendizabal I.a, azken hau Zearraren partez, zituzten aurrez aurre eta hauek ere punturik gabe iritsi ziren norgehiagokara.Lehen puntu horren bila, Olaizola II.ak hartu zuen partidaren agintea. Errematerako aukera guztiak probestu zituen goizuetarrak eta 6-3 aurreratu ziren. Lasak eta Capellanek ordez, lanerako gogoz eta defentsan fin, 8-8ra berdindu zuten. Hiru tanto jarraian egin zituen orduan Olaizolak, 11-8raino. Partida hautsiko zela zirudien, baina berriz ere, beteranoek kolpea bueltatu zuten. 11-10 markagailuan eta denak lanerako prest. Lasak eta Capellanek etsiko ez zutela ikusita, gehiago sartu zen jokoan Olaizola II.a. Pilota txarrak kendu zizkion Mendizabali eta hau, partidak aurrera egin ahala, hazten joan zen. Goizuetarrak arriskatu behar izan zuen, Lasak eta Capellanek pilota zail askoak itzuli zizkioten eta. Azkenean, gazteen freskotasunari esker, 18-11 aurreratu ziren markagailuan. Capellan ere arriskatzen hasi zen orduan eta 18-14ra egin zuten gora. Azkenean, nekearen ondorioz hutsak egiten ere hasi ziren beteranoak eta 20-14koarekin, amore eman zuten.Partidua amaitzean 22-14 markagailuan. 84 minutu, 800 pilotakada baino gehiago eta neke handia. Aurreko partidetan ere horrelako datuak ikusi ditugu. Lasari adorea eta lanerako gogoa ez zaizkio falta izan. Atzokoan ez zuen gainera ia hutsik egin. Hala ere, lautik hiru partida jokatu eta punturik ez.