Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
18. jardunaldia: Amigo 2-Lagun Artea 2 Oso ezberdinak izan ziren joan zen asteburuan Amigoren zelaian ikusi ahal izan ziren bi zatiak. Lehenengo zatian lekuz kanpo ibili ziren etxekoak eta, horretaz baliatuta, bi gol sartu zituzten Lagun Artea taldeko Miguelek. Alde horri eutsi nahian, ia-ia defentsara mugatu ziren lakuntzarrak bigarren zatian, aldea handitzen saiatu ere egin gabe. Amigokoei esnatzeko aukera eman zien horrek. Ordurako partidari buelta emateko berandu zen, baina berdintzea lortu zuten. Azkenean, 2-2koarekin amaitu zen norgehiagoka.Sailkapen nagusian berarekin borrokan zebiltzan taldeek galdu egin zuten asteburuan eta, horri eta lortutako puntuari esker, 2. postura igo da Lagun Artea. 7 puntura du Lagunak liderra eta 32 puntutara berdinduta dago 3. lekuan dagoen S. Cristobalekin. Datorren jardunaldian partidu garrantzitsua dute lakuntzarrek etxean, 31 punturekin 4. tokian dagoen Gate Berriak taldea hartuko dute eta. Aurkari zuzenekin aldeak handitzeko aukera izenen du.