Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Partidu hobea jokatu zuten altsasuarrek, eta, horri esker, 3 puntuekin itzuli ziren etxera. Tiebaskoak izan ziren gola sartzen lehenak. Zelaian Altsasukoak ziren nagusi ordea, eta merezitako gola sartu zuen Rubenek atsedenaldira joan aurretik. Etxekoek, ideiarik gabe jokatzen, galdurik jarraitu zuten, eta Altsasuk aurrera egin zuen horri esker. 1-2koa sartu zuen 52. minutuan eta 1-3koa 63. minutuan. Orduan hasi ziren esnatzen Tiebaskoak. Altsasuko atera gerturatu ziren behin eta berriz, eta 2-3koa markatu zuten. Altsasuarren zorionerako, ez zuten gehiagorako denborarik eduki.Altsasuk 4. tokian hasi du Nafarroako Koparako ligaxka, aurreko 3 taldeekin berdinduta. 8. lekuan dagoen Arenas taldea hartuko du etxean hurrengo jardunaldian. Ea puntuak batzen jarraitzen duen.