Berriz ere, Zaldua bikain

Guaixe 2008ko urtarrilaren 22a

16. jardunaldia: Ardoi 4-Zaldua 5 Bigarren astez jarraian, hiru punturekin itzuli zen Zaldua etxera. Norgehiagoka zaila izan zuten arakildarrek joan zen asteburuan, 1. lekuan zegoen Ardoiren etxean aritu behar zen eta. Ez ziren haien aurrean kikildu ordea, eta 4-5ekoa jarri zuten markagailuan.Sailkapeneko 8. postura igo da Zaldua. Azpimarragarria da dituen 13 puntuen ia erdiak azken bi jardunaldietan batu dituela. Ea horrela jarraitzen duen igande honetan ere, Noainen, 12:00etan, azken aurrekoa den Apoloren aurka. Rajatablak ezin izan zuen lider berriaren aurka16. jardunaldia: Lima 3-Rajatabla 0 Arakilgo beste taldeak huts egin zuen joan zen asteburuan. 3-1 galdu zuen sailkapen nagusian 2. tokian zegoen Limaren aurka. Hau da, hain zuzen ere, txapelketako lider berria 27 punturekin.Rajatablak 6. postuari eutsi dio, 18 punturekin. Bihar du hurrengo partidua, Garinoainen, 16:00etan, 5. lekuan dagoen Roca taldearen kontra. Goiko postuetara gerturatzeko aukera izanen du beraz.