Kanporatutako langilea ELAko ordezkaria zen eta sindikatuak gogora ekarri du irakaslea "bere lankideekin batera, pasa den udaberrian, lan baldintzen aldeko greba luzea" egin zuela. ELArendako irakaslearen kanporatzea "sindikalgintzarekin zerikusia" izan zuen, "inolaz ere ez baitzen justifikatzen bizi guztia klasea ematen egon den langile eredugarri bat kanporatzea". Horregatik salatu zuen kanporaketa sindikatuak eta epaitegiak arrazoia eman diote. Epaia jakinda, langileak erabaki beharko du orain kalte ordaina hartzea edo lanean jarraitzea. ELAk Altsasuko Udalari dei egin dio "etorkizunean bere langileekin zerikusia duten gaietan erabaki traumatikorik ez hartzeko". Aldi berean sindikatuak udalari eskatu dio "lan gatazkak konpontzeko oinarrizko tresna gisa elkarrizketa eta negoziazioa erabiltzea, kontrakoa udalaren kudeaketa despotikoa litzateke".