Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzako dantza taldeak jaso duenez, herrian dantzatzen duten alkate dantza soka-dantza eta ingurutxoaren familiakoa da. DantzaSoka-dantzarekin hasten da dantza. Gizonek soka osatzen dute eta erlojuaren orratzen kontrako norabidean mugitzen dira. Mugimendu hori eten gabe, buruan dagoenak bakarkako dantza saioa egiten du. Horren ondoren, aurreneko bi dantzariek zubia egiten dute soka guztia azpitik pasatzen da. Gelditu egiten dira eta aurrekoak eta aztekoak aurrez aurre dantzatzen dute. Bitartean, zerbitzariak dantzan parte hartuko duten emakumeen bila doaz eta bi gizonak haien aurrean dantzatzen dute. Biak, berriro, aurrez aurre dantzatu eta gero soka gizon eta emakume kopuru berarekin osatuko da. Hasieran bezala, bi zubi egiten dira. Une horretan bi aukera daude, aurreneko biak atzera ere aurrez aurre dantzatzea, soka-dantzetan egiten da, edo gizon-emakume bikote bakoitzak dantzan aritzea, ingurutxoetan ohikoagoa dena. Dantza beti jai giroko dantzekin bukatzen da, hain zeremoniatsuak ez direnekin. Hartan dantzari guztiek parte hartzen dute. Gaur egun fandangoa, arin-arina edo kalejira izan daiteke. GizarteanElai Alai dantza taldeak zabaldutako informazioaren arabera "dantzak une horretan duen gizarte garrantzia nabarmendu behar da. Soka-dantzak gizarte kohesio kontzeptua inplikatzen du. Beharrezkoa bazen, sokan egotea merezi ez zuen pertsona kanporatzeko erabiltzen zen, horretarako hura pasatzean zubia jaisten zen". Horregatik istilu bat baino gehiago gertatu izan omen dira. Goian emandako dantzaren azalpenak garbi zuten du dantzarako postu guztiak ez zirela berdinak. "Argi dago aurrenekoak eta atzenak dantzaren pisu guztia daramatela. Azkena, beti, aurrekoaren menpe". Atzera begiraLakuntzako dantza taldeak jakitera eman duenez, "XVIII. mendean ohikoa zen udal karguen aukeraketa soka-dantza batekin ospatzea. Haren buruan kargua hartu zuten pertsonak beraiek zeuden". Lakuntzakoak Alkate dantza izena hortik hartu zuela diote Elai Alaikoek. Dirudienez, soka-dantza urtetan hainbatetan dantzatzen zen eta buruan izatea beti ohorea omen zen. Baina aldeak ere ba omen zeuden: ez omen zen gauza bera udaleko kideek dantzatzen bazuten edo urteko edozein igandeetako dantza saio bat ote zen. Bestalde, garai hartan sexuen arteko harremanak oso zailak izaten ziren eta dantza gogoko pertsonarengana hurbiltzeko bide ematen zuen. Eliza saiatu omen zen dantza mistoei muga jartzen debeku eta hitz gogorrak esanez. Auzi asko izan ziren gai horren inguruan eliza eta udal agintarien artean. Dantzaren inguruan zenbait neurri hartu zituzten XVIII. mende bukaeran: eskuen artean zapiak, bukaera kentzea "nahasketa zelako" eta toki bakarrean egin zitezela eta agintariek zainduta. Txistulari edo ttunttuneroen bizkar gelditu zen ardura eta ilundu aurretik dantzaldia despeditzera behartu zitzaien. Txistulariaren kontrolaren bidez udalek dantzaldia kontrolatu zuten. Elai Alai dantza taldeak bibliografia ataleanKArlos Sanchez Ekizaren Txuntxuneroak. Narrativas, identidades e ideologias en la historia de los txistularis liburua aipatu du.