Roberto Martil irurtzundarra MRA Navarran dabil dagoeneko

Guaixe 2008ko urtarrilaren 23a

Roberto Martil irurtzundarra MRA Navarrarekin ari da entrenatzen astelehenetik. Taldeko laugarren nafarra da Gascon, Charly eta Eseberrirekin batera. Imanol Arregik bigarren itzulirako taldea indartzea nahi du. Jaiminho brasildarra aldi baterako Rio de Janeiroko Petropolis taldera joanen zela ikusita, hegaleko pibot gaztea sartu nahi izan du haren lekuan. 20 urteko gazteak pozez hartu zuen MRA Navarrako entrenatzailearen deia.Aurretik ere Irurtzungo taldearekin entrenatzen aritua da, eta debutatu ere egin zuen. Baina joan zen denboraldian 2. mailako Playas de Salou taldeari utzi zioten jokalaria. Maila bereko Lizarra taldean ere aritu da denboraldi honetan. Bi talde horietan asko ikasi duela adierazi du Martilek eta jokatu eta partidua irudikatzeko modua aldatu duela. MRA Navarran duen onena emateko gogoekin azaldu da.