Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi bikoteek hitzordua dute gaur, Eibarko Astelena pilotalekuan, 11:30ean. Igandean pilotaleku berean duten partidurako pilotak aukeratu beharko dituzte. Bi bikoteak ez dira nahi bezala ibili orain arte. Kokak eta Beginok, 3tik norgehiagoka bakarra irabazi dute. Eugi eta Lasa III.a berriz, punturik gabe daude, orain arteko hiru partidak galdu dituzte eta.Asteburu honetan txapelketara itzuliko da Eugi, joan zen larunbatean jokatzeko aukerarik gabe utzi zuen gripea gainditu eta gero. Aurrekoetan bezala, etxarriarrak eta honen bikoteak duten guztia emanen dute lehen puntua lortzeko. Ea zortea duten.