Sakanako hiru igerilari Nafarroako Promesen Ligan

Guaixe 2008ko urtarrilaren 24a

Tafallako Migel Indurain kiroldegiak Igeriketako Nafarroako Promesen Liga hartu zuen joan zen larunbatean. Bertan izan ziren Sakanako Itxesia igeriketa taldeko hiru gaztetxo, kimuen mailan lehian: Ane Martinez Mazkiaran, Aintzane Diaz Mazkiaran eta Kepa Galbete Imaz.Ane Martinez Mazkiaren, 1´12´´75eko denborarekin, txapelduna izan zen nesken arteko estilo libreko 100 metrotan. Proba berean, 1´33´´49ko denbora egin zuen Aintzane Diaz Mazkiaranek.Nesken arteko tximeleta estiloko 200 m-tan, berriz, Ane Mazkiaranek 3´33´´36ko denborarekin, 8. postuan amaitu zuen.Aintzane Diazen denbora 4´13´´52koa izan zen. Marka horri esker 1997an jaiotakoen artean 3.a izan zen.Azkenik, Kepa Galbete olaztiarrak 1´40´´50eko denbora egin zuen mutilen arteko estilo libreko 100 m-tan. Hiru gaztetxoak Mikel Galan Motino, entrenatzailearekin batera egon ziren Tafallan.