Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak eta Sutegi taldeak antolatuta, Sakanako 123 haur eta gazte Irristaketako Sakanako ligan bildu dira udazken eta neguko larunbatetan. Liga azaroan hasi zen eta zenbait jardunaldiren ondoren, joan zen astean amaitu zen Arbizun. Bihar emanen zaie amaiera jardunaldi hauei, Olaztiko kiroldegian, 17:30ean izanen den festarekin.Parte-hartzea Adin eta maila ezberdinetako haur eta gazteek parte hartu dute Sakanako Irristaketa ligan, mini mailatik hasi (5 urtekoak) eta jubenil mailaraino (16 urte). Sakanako irristaketa taldeek parte hartu dute liga honetan, Arbizu, Etxarri Aranatz, Urdiain, Altsasu eta Olaztiko haur eta gazteek. Txapelketa ez konpetitiboa izan da, eta. beraz, parte-hartzaile guztiek jasoko dute oroigarria. Denera, 90 inguru izanen dira oparitxoa jasoko dutenak.