Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Askorentzako Berlin da Europako artearen hiriburua. XX. Mendeko azkeneko urteetan izandako gertakariak eta Alemania mundu mailako potentzia ekonomiko bat dela kontuan izanda, ez da zaila iritzi hau mantentzea. Aintzindariak izan diren Kasseleko "Dokumenta" eta Münsterreko "Projekta Skulptur" (biak ere Alemanian) bienalei "Skulpturenpark Berlin-Zentrum" erantsi zaie. Azken hau bost artistak osatzen duten talde bat da. Bizi diren hiriburaren bilakaera dute aztergai: lurzoruen garestitzea (espekulazioa dela eta), lurzoru hauen nortasuna eta arkitektura edo hiri antolamenduan gertatzen diren bitxikeriak. 2006. urtean hasi ziren zenbait artista gonbidatzen, lan egiteko beste modu batzuekin harremanetan jartzeko. 2007ko azaroa eta 2008ko martxoa bitartean Daniel Bozhkov, Kari Schiemer, Sofía Hultén, Veleska Peschke eta Etienne Bulanger artisten projektuak gauzatuko dituzte. The Single Room Hotel da Etienne Boulangerrek aurkeztu duen artelanaren izena. Artista frantziarra espazio publiko eta pribatuaren mugak gainditzen eta gizartearen baharrei erantzukizunak ematen dihardu. Hala, bere instalazio erabilgarria esanguratsuenetariko batean bilakatu da. Berlingo Kommandantenstr eta Neue Grünstr kaleen artean dagoen eraiki gabeko espazio bakar horietako batean iragarkiz estalitako lau hesiz baliatuta, bi izarretako hotel gela sortu du. Eraikinak 32m2 ditu eta gau batek, bertan lo egin nahi izanez gero, 30€ balio du. Gela erabat estalita dago, mimetizatuta kaleko elementuekin. Hirigintzaren arazoei aurre egin asmoz edo, Boulangerren estrategiak bi zauri berri eragiten ditu; bata, babes pribatuko etxebizitza eskuragarriak eraikitzeko aukerak zein arazo sortuko lituzkeen (hirigintza prekarioa, monopolioa..) . Bestea, hirian suertatzen diren bizipenak nolakoak diren; eskaleek esaterako, euren beharrei lotutako hiri pertzepzioa garatzen dute eta ez dute etxedun batek duen hiriaren ideia berdina. Azalean formaz xinplea dirudien arren, zenbat eta gahiago begiratu, orduan eta galdera gehiago sortzen dituen artelana da, artea, finean, ikusleak betetzen duelako..Miren Ustarroz