Batek aurrera eta besteak kale

Guaixe 2008ko urtarrilaren 28a

Nagorek eta Gorritik kanporaketa izan zuten larunbatean, Villamedianan, lau eta erdiko Logroñoko Irekian. Oso emaitza ezberdinekin amaitu zituzten norgehiagokak Frontiseko bi sakandarrek.Gorriti (0)         8     2 Antxia (2)     10     10Lan zaila zuen uhartearrak, aurrez aurre zuen Ander Antxia ongi moldatzen baita modalitate honetan. Gorritik ahal eta guztiak egin zituen lehen jokoan eta ez zuen garaipean urruti eduki (8-10). Baina Abadiñokoa indartsu zegoen eta ez zuen bere modalitatean garai ziezaioten utzi. Bigarren jokoan Gorritik ezin izan zuen lehen jokoko erritmoa mantendu. Beraz, ez du kanporaketa gainditu Uharteko gazteak.Nagore (2)     10     10 Urdaniz (0)     1         5 Urdaniz final zortzirenetan ikusi eta gero, partidu interesgarria zirudien honek, baina ez zen esperotakoa bete. Nagore eroso aritu zen eta nagusi izan zen uneoro. Urdanizek, berriz, arrapalaka jokatu zuen eta ezin izan zituen irurtzundarrak ezker paretatik gertu uzten zizkion pilotak itzuli. Azkenean, 2 joko Irurtzungoarendako. Finalerdiak ditu orain erronka. Finalera iritsiko bada, Antxiaren aurkako norgehiagoka gainditu beharko du sakandarrak.