Bai Euskara-rik banatu ditu zozketako sariak

Guaixe 2008ko urtarrilaren 28a

Zozketako txartelak bezeroen leialtasuna eskertzeko modu bat izan nahi zuen, baita ziurtagiria duten dendak ezagutarazteko bide bat ere. 3 sari zozketatu ziren eta hirurek badute jabea. Lizarragabengoako Ramon Arratibelek Arbizuko Karrika tabernan laurendako afaria eta Itziar Nazabal artistak Londresen egindako grabatua eskuratu zituen. Carlos eta Mikel Manero altsasuarrek Altsasuko Biltoki jatetxean laurendako afaria eta Irurtzungo Sutek horniduren eskutik Einhell torlojutzailea eta erreminta sorta jaso zuten sari gisa. Azkenik, Marta Razkin lakuntzarrak Altsasuko Arkupe altzarien puf-a eta lanpara bana eta Arruazuko ostatuan birendako afaria irabazi zuen.