Arbizuko pilotariek Galdakaokoak izanen dituzte aurrez aurre

Guaixe 2008ko urtarrilaren 30a

Asteburu honetan izan da Berria Txapelketan 1. kanporaketako 3. jardunaldia. Besteak beste, Arbizuko pilotariek aurrez aurre izanen dituztenak nortzuk diren ezagutu dugu. Galdakaoko Adiskidek eta Amurriok zuten aurrera egiteko aukera. Bi taldeetako kadete, gazte eta nagusi bikotea aritu ziren nor baino nor, eta azkenean, bizkaitarrak izan dira aurrera egin dutenak. Azpimarragarria da Galdakaoko kadeteen maila, adin horretako Bizkaiko txapeldunak baitira.Bigarren kanporaketaSakanako bi taldeak zuzenean bigarren kanporaketa izanen dute abiapuntu. Iaz egindako txapelketa onak eman die abantaila hori. Irurtzungo taldeak Añorgaren aurka neurtuko ditu indarrak otsailaren 10ean, Altzan. Arbizuarrek, berriz, Altsasun izanen dute norgehiagoka, otsailaren 23an, Galdakaoko Adiskideren aurka. Ea hasiera ona ematen dioten txapelketari.