Zenbait sakandar Espainiako Txapelketan

Guaixe 2008ko urtarrilaren 30a

Ilbeltzaren 13an eman zitzaion hasiera 36 metroko Frontoiko Espainiako Txapelketari. Eskuz banaka eta bikakakoak ez ezik, pala modalitatea ere hartzen du txapelketak. Ohorezko mailan 6 bikoteko bi talde eratu dira eta bi itzuliko ligaxka jokatuko dute. Maila honetako daude Irurtzun eta Altsasuko taldeak. 1. mailan, berriz, Uharte Arakilgo Aralar Mendikoak daude.Martxoaren 30ean jakinen dugu zer egin dute Sakanako gazteek, orduan amaituko baita Espainiako Txapelketa.