Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen igandean, ilbeltzaren 27an, Gimnasia Erritmikoko Sakanako Txapelketa hartu zuen Altsasuko Zelandi kiroldegiak. Altsasuko Iskiza kirol elkarteak antolatu zuen txapelketa, Sakanan kirol hau bultzatzeko helburuarekin. Guraso eta lagunen gozamenerako, erakustaldi bikaina eskaini zuten haur eta gazteek.Parte hartzaileak Altsasuko Iskiza eta Olaztiko Sutegi taldeek parte hartu zuten txapelketan, horiek baitira Sakanan gimnasia erritmikoan aritzen diren taldeak. 7 urtetik hasi eta 14 urtera arteko haur eta gazteak bildu ziren bertan. Benjamin, kimu, haur eta maila absolutuan banatuta, 70 lagun inguru izan ziren parte hartzaileak. Denak ere taldeka aritu ziren, esku libreko modalitatean. Txikien erakustaldia ere hartu zuen Zelandik.Sailkapena Taldeek bere lana defendatu behar izan zuten epaimahaiaren aurrean. Izan ere, Izantzu Gonzalez, Amaia Olmo eta Izaskun Lobo entrenatzaileek haur eta gazteek txapelketak ezagutu zitzaten nahi zuten. Horrela geratu zen, mailaz maila, sailkapena:Benjaminak: 1. Iskiza I 10,450 p2. Iskiza II 6,600 pKimuak: 1. Iskiza I 11,100 p2. Sutegi I 9,550 p3. Iskiza III 8,850 p4. Sutegi II 8,050 p5. Iskiza II 7,650 pHaur maila: 1. Sutegi 9,100 pMaila absolutua: 1. Iskiza II 15,150 p2. Iskiza I 13,800 pNafarroako kopa Entrenatzaileek aurreratu zutenez, martxoan Nafarroa mailako txapelketan parte hartuko dute sakandarrek.