Antton Zelaiak eta Maitane Txueka Sakanako Atletismo Txapelketako buru

Guaixe 2008ko urtarrilaren 31

Hirugarren urtea du dagoeneko Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu duen Sakanako Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Sariak. Aurtengo argazkian ere aurreko urtetan saria jaso zuten zenbait ageri dira: Antton Zelaia urdiaindarra da aurten ere sailkapen buru, eta nesken artean, berriz, iaz 3. tokian amaitu zuen Maitane Txuekak jaso du sari nagusia. Gizonezkoen bigarren eta hirugarren tokia Francisco Javier Gomezek eta Esteban Berdudek hartu dute eta nesken artean, Jone Pelaezek eta Loli Mendozak, hurrenez hurren. Hauek dira eskuratu dituzten puntuak:Gizonezkoak:1. Antton Zelaia Etxarri (Urdiain) 50 p2. Francisco Javier Gomez (Altsasu) 39 p3. Esteban Berdud Garcia-Lopez (Altsasu) 36 pEmakumezkoak:1. Maitane Txueka Marin (Arbizu) 39 p2. Jone Pelaez Fernandez (Altsasu) 35 p3. Loli Mendoza Sanzol (Arbizu) 30 pProba puntuagarriak Lasterkariek bost probatan eskuratu dituzte txapelketako puntuak: Iturmendiko Aitzkozar herri krosean, Ergoienako biran, Lakuntzako Herri Lasterketan, Sakanako Herri Lasterketan eta Altsasuko San Silvestrean. Lasterketa horietako lehenengo 10 neska eta 10 mutilek jaso zituzten puntuak. Saria jaso ahal izateko beharrezkoa zen bost proba horietatik lautan behitzat parte hartu izatea eta gutxienez urte bat Sakanan erroldatua eramatea.Sariak Atletek asteazkenean jaso zituzten sariak, Altsasuko Lasa kirolak dendan, Pedro Lasaren eskutik. Gizon eta nesken arteko lehenengoek kirol materialean gastatzeko 80 €-ko balea eta trofeoa jaso zuten, bigarrenek, 60 €-ko balea eta kopa eta, hirugarrenek, trofeoa eta 40 €-ko balea. Bestalde, puntuak hartzeko baliagarriak ziren bost lasterketetan parte hartu zuten atleta guztien artean kirol materialean gastatzeko 100 €-ko balea zozketatu zen. Raul Audikana Arrese izan zen saritua.