Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Beste taldeek egiten dutenaren kontra, Skalariak taldeak lehenik munduan barna despedida bira egin zuen iaz, eta hura borobiltzeko zuzeneko diskoa grabatu zuen. Ska republik concert diskoak Bartzelonako Razzmatazz aretoan iazko lastailaren 20an emandako kontzertua biltzen du. Diskoaren grabazioan guztia ongi atera zedin lan egin zutenen artean, bi altsasuar izan ziren: Dani Bueno (argiztapen kanoia) eta Fran Perez (monitoraje ingeniaria).Taldearen ibilbidea errepasatzen duten 26 kantarekin batera, Ghetto Rebelde DVDa ere eskuratu daiteke. Azken horretan taldearen azken urteetako irudiak eta beste biltzen dira. Astelehenean aurkeztutako lanak Skalariak taldearen diskografian zegoen hutsunea ere betetzen du, zuzeneko diskoarena hain zuzen. Hori bete eta gero, Skalariak taldeko kideek bi urteko atsedena hartzea erabaki dute, "lasaitzeko" Luisillok esan digunez, "eta gero ikusiko da jendeak zer gogo duen bueltatzeko edo ez bueltatzeko". Bitartean guztiak ere musikari lotuta jarraituko dutela aitortu digu.