Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Wolfang Amadeus Mozart musikari ospetsua Salzburgon jaio zen 1756. urtean, eta historiak eman duen musikagile hoberenetakoa da. Txiki-txikitatik nabarmendu zen aparteko musika-senagatik.. Bizitza laburra izan zuen arren (35 urterekin hil zen), oso egile emankorra izan zen, hainbat arlo landu baitzuen. Bere garaikideen hitzetan, oso musikari trebea izan zen, bai pianoarekin, bai bibolinarekin.Leopold Mozart-en azken semea izan zen . Leopold-ek jadanik Salzburgoko printzearentzat egiten zituen musika-lanak, etabera izan zen semearen irakaslea eta oso zorrotza izan zen hezkuntzaren arloan. W.A. Mozart-ek, lau urterekin, clavicordioa jotzen zuen eta zailtasun handiko musika-konposizioak egiten zituen. Sei urterekin erraztasun harrigarriz jotzen zituen clavea eta bibolina. Gainera, berebiziko memoria eta inprobisatzeko gaitasuna bikaina zuen. Horrela, 1762. urtean, Munich-era jo zuen familia osoak Wolfang txikiari bere kontzertuetan laguntzeko. Hasburgoko Jose II enperadorearen aurrean emandako kontzertuak arrakasta handia izan zuen, eta harrezkero Europa osoan zehar ibili zen Mozart familia.Hasteko, Vienako kortean egon ziren; gero, Versallesen, Luis XV erregearen aurrean eman zuen Wolfang-ek kontzertua; Londresen ere egon ziren, eta Jorge III txundituta gelditu zen Mozart iaioarekin. Bidaia horretan bere lehen sinfonía sortu zuen eta J.S. Bach-en semea ezagutu zuen, Johann Christian Bach; Holandako kortea liluratuta gelditu zen, munduko organorik handiena eta zailena arazorik gabe eta trebezia handiz jo zuelako. Salzburgora bueltatu zirenean, Mozart korteko musikari ospetsua bilakatu zen, baina oso soldata txikia irabaziz.Baina 1770. urtean zailtasunak iritsi ziren. Salzburgoko kortera printze-artzapezpiku autoritario bat iritsi zen eta Mozarten soldata murrizteaz gain, lanez lepo edukitzen zuen egun osoan zehar, morroi bihurtuz. Askatasun ezak eragin handia izan zuen Mozart-en izaeran.1772. urtean Italiara joan zen aitarekin lan duin baten bila. Baina, bazirudien musikarekin txikitatik izandako trebeziak jadanik ez zuela ezertarako balio. Azkenean, Salzburgoko kortea utzi eta enkarguzko musika egiten hasi zen.Lehenago aipatu dugun bezala, egile izugarri emankorra izan zen: operak, musika sakra, ganbara-musika, orkestrarako musika...Enkargu gehiegi egiten zizkioten eta osasun kaxkarraren eraginez hil zen 1791. urtean Vienan.Fermin Idareta