Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar jokatuko da Urrezko Aizkorako final laurdenetako hirugarren kanporaketa, Zeanurin. Bertan, Larretxea-Atutxa II.a, Peñagarikano-Lasaren aurka neurtuko dira. Badirudi neurketa estua izanen dela. Laugarren eta azken kanporaketa, etzi izanen da, Urretxun. Azurmendi eta Ugarteburuk osatutako bikotea Aierbe II.a eta Arrospideren aurka lehiatuko dira. Ikusmin handia piztu du jardunaldi honek, bi bikoteak inguru berekoak direlako. Nazabalek eta Mugertza II.ak badute dagoeneko finalerditarako txartela, baita Vicente eta Lopezek ere. Asteburuko bi jardunalditan erabakiko da zeintzuk izanen diren beste bi bikoteak.