Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azken bi norgehiagokak galdu ditu MRA Navarrak eta, aurreikuspenen arabera, irabazteko modukoak ziren biak ere, azkena eta azkenaren aurrekoak. Azken aldeko emaitza txar horiek 4. postura jatsi dute Imanol Arregiren taldea. Gaur arratsaldean, 20:30ean, 6. tokian dagoen Mostoles taldea hartuko dute etxean. Taula nagusian 3. postutik 7.era arteko taldeak pare-pare daude. Beraz, garrantzi handia dauka gaurko norgehiagokak.Datorren astean ere lanpetuak ibiliko dira, bi norgehiagoka izanen dituzte eta aste erdian. Otsailaren 5ean, asteartean, Caja Segoviaren aurka aritu beharko dute eta hilaren 8an, berriz, etxean, Pozo de Murciaren kontra.