Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uharte ArakilLarunbatean despeditu zituzten kinto ospakizunak Uharten. 3 egunez parrandan nahikoa jan, dantzatu eta parranda egin ahal izan dute aurtengo kintoek. IturmendiAurtengo 3 kintoekin batera, kinto zahar eta kinto gazteek haien eguna ospatu zuten larunbatean. Bezperako afariaren ondoren, larunbatean etxez etxeko eskean hasi ziren goizean. Ondoren Aritzaga elkartean bazkaltzera bildu ziren. Musika lagun parranda ordu txikiak arte luzatu zen. OlatzagutiaKinto ospakizunak hartu zuen larunbatean Olatzagutia. Kintada guztiak bazkaldu edo afaltzera bildu ziren. Horrela aurtengo 13 kintoen ospakizunetara batu zitzaion herria. Haiek, ohi bezala, larunbatean 6 opilak banatu zituzten: alkateari, apaizari, medikuari, zaharrenari (Paka Osinaga), jaio berrienari (Naroa Otxoaerrarte) eta Angel Gurmindo, Stein, zenaren amari. Larunbatean protagonismoa 1968ko eta 1983ko kintoekin banatu zuten. Aurrenak 60 urte bete zituztelako eta besteak duela 25 urte kintoak izan zirelako. OraindikLakuntzaGaur goizean 27 kintoak lantegiz lantegi dirua biltzera joanen dira. Bazkaldu eta arratsaldean, etxez etxeko eskeari ekinen diote. Gainera, kinto guztien etxeetan jateko zerbait izanen dute. Afaldu ondoren Tolosara joanen dira parranda egitera. Bihar goizean zezentxoak ikusi eta gero bueltatuko dira herrira. Indarrak hartzeko hamaiketakoa hartuko dute eta indar berrituta eskean jarraituko dute. Bazkaltzeko geldituko dira. Afaldu ondoren Altsasura joanen dira parrandan segitzeko. Lakuntzako kintoek eskean musikaren eta bonbo baten laguntza izanen dute. ArbizuLarunbatean, inauteriekin batera hasi zuten haien festa Arbizuko kintoek. Igande goizean etxez etxeko eskea egin zuten eta majo bazkaldu eta afaldu ondoren Tolosarako bidea hartu zuten. Gaur bide bera hartu dute. Bihar, berriz, herrian geldituko dira herritarrendako afaria antolatzea baitagokie. Etxarri AranatzGaur gauean bilduko dira kintoak afaltzera. Ondoren Tolosako bidea hartuko dute han parranda egiteko. Tolosatik bueltan, bihar, goiz eta arratsaldez kintoen kalejira izanen da herrian barna. Aldean haien txano koloretsuak izanen dituzte. Musika lagun, festarako eskean ariko dira kintoak. Parrandak luze joko du.