Langabeziak %7,13 egin du gora

Guaixe 2008ko otsailaren 5a

Sakanari dagokionez, Altsasuko Enplegu Zerbitzuko bulegoan jasotako datuen arabera langabeziak %7,13 egin du gora, Nafarroako bataz bestekoaren azpitik. Guztira 586 sakandar zeuden izena emanda Altsasuko enplegu bulegoan ilbeltza akaberan. Haietatik 360 emakumeak ziren eta 226 gizonak. Adinari erreparatuta 25 urtez azpikoak 93 dira lan bila dabiltzanak (38 emakume eta 55 gizon) eta gainontzeko 493ak 25 urtetik gorakoak dira (390 emakume eta 239 gizon). Sektoreei erreparatuta lan bila dabiltzanetatik dozena bat abeltzaintzan lan egiteko prest daude. Industrian lan egiteko gogoz 178k eman dute izena. 61 sakandarrek eginen lukete lan eraikuntzan. 294 dira zerbitzuen sektorean lan egiteko prest azaldu direnak. Azkenik, badira 41 pertsona lan egiteko izena eman dutenak eta aurretik sekula lan egin ez dutenak. Langabezia herriz herri 2007ko urte akaberan Sexua eta adinaSektoreak Gizonak Emakumeak Abeltzaintza Industria Eraikuntza Zerbitzuak Aurretik lanik gabe 25-44>=45 25-44>=45 Herria Guztira Arakil17223082041120Irurtzun8161514426162144601Irañeta100000100001Uharte19414181010261Arruazu100000100001Lakuntza243332103090123Arbizu3521411512291194Ergoiena731100210140Etxarri A.79510113222822811326Bakaiku601002312111Iturmendi822112011231Urdiain1412104616070Altsasu2902851302985674812815126Olazti4677641750145216Ziordia610202103021Guztira63464967945203147131825932852Iturria: www.empleo.navarra.es