Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iberdrolak zehaztu digunez 2.800 bezerori eragin zien matxura. Argindar enpresak azaldu duenez, kable bat hautsi eta lurrera erori zen eta hori izan zen argindar horniketaren etenaren arrazoia. Iberdorlak jakitera eman digunez, "beste linea batzuen bidez argindarra hornitu genituen bezeroak. Matxura gertatu eta 5 minutura hornikuntzaren %25a berrezarri zen, 21:04ean %83a eta hornikuntza %100ean 01:50ean berrezarri zen". Enpresako arduradunak esan bezala, herri batzuetan berriro bueltatu zen argia, Uharte Arakilen, esaterako, gutxi iraun zuen etenak. Ordu pasa iraun zuen Etxarri Aranatz eta beste herri batzuetan. Gertaerak bete-betean hartu zituen ihote ospakizunak. Hala, Lakuntzan, Arbizun, Etxarrin eta Iturmendin afal garaia atzeratu behar izan zuten. Poteatzen zeudenak ere ilunpean aritu ziren. Iluntasun horrek ere zeru izartua ikusteko aukera paregabea eskaini zuen. Argindarra bueltatu zenean kalean parrandan zebiltzan batzuek txaloka hartu zuten.