Asteburu honetan jokatuko dira VIII. Goxua eta Frontenis Txapelketako finalak

Guaixe 2008ko otsailaren 8a

Azaroan hasi zen Itxondo elkarteak antolatutako Goxua eta Frontenis Txapelketa. Orduz gero, 68 bikote bildu dira Irurtzun eta Etxarrengo frontoitan, 34 neska frontenis txapelketan eta 34 gizon goxua txapelketan. Bi modalitatetan 3 maila bereizi dira. Parte hartzaile gehienak sakandarrak izan dira, Irurtzun, Etxarren, Etxeberri, Uharte, Ihabar edo Olaztikoak, baina Iruñea, Etxauri, Olloko bailara, Goñiko bailara, Ororbia, Betelu eta Abartzuzakorik ere egon da.Finalak Bihar, arratsaldeko 17:00etan jokatuko dira finalak, Irurtzungo Bi Aizpe pilotalekuan:Goxua 3. mailaMikel Dorronsoro-Mikel Espartero (Irurtzun)Andoni Otxotorena-Domingo Nagore (Lekunberri-Irurtzun)2. mailaArkaitz Santesteban-Asier Santesteban (Etxarren)Gaizka Angulo-Iosu Arroki (Irurtzun)1. mailaAsier Galartza-Mikel Ibero (Irurtzun)Evaristo Noveleta-Aitor Larraza (Irurtzun)Frontenisa 2.B mailaBegoña Uharte-Margari de la Calle (Irurtzun)Maru Elustondo-Sonia Elustondo (Irurtzun-Etxeberri)2.A mailaEunate Dorai-Irantzu Osinaga (Irurtzun-Etxeberri)Amaia Alonso-Tati (Iruñea)1. mailaEider Santesteban-Laura Solano (Etxarren)Beatriz-Rakel (Etxauri)Sari bakaketa Irurtzungo eskoletako jangelak hartuko du sari banaketa. Ekitaldian gonbidatu bereziek hartuko dute parte. Ondoren, 170 pertsonendako afaria egonen da eta, amaitzeko, D.J. Bertsok girotutako parranda.