Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uhartear gazteek gabonetako txapelketa bikaina egin zuten Txomin Joseba Otsagabia eta Jon Alonso uhartear gazteek primeran ibili ziren gabonen aurreko txapelketan. 12 urteko gazteek emandako maila saritu nahian, bi aldiz munduko txapeldun izan den Aitor Navarrok bere bi trofeo oparitu zizkien. Otsagabia eta Alonsoren familiek esker ona adierazi die Aitor Navarro eta bere familiari gazteei eskainitako laguntzagatik.Arbizuarrak Euskal Herriko frontoiko kluben arteko txapelketan Joseba Ezkurdia eta Josu Bergara Arbizuar gazteak, berriz, Euskal Herriko eskolen arteko txapelketa ari dira jokatzen. Nafar Kirol Jolasetako Gabonetako Txapelketa irabazteagatik lortu zuten Euskal Herriko txapelketara sailkatzea. Finalean Irurtzungo Asier Galartza eta Pazos izan zituzten aurrez aurre. Azken hauek finala galdu zuten arren, finalista izateagatik Euskal Herriko txapelketarako txartela eskuratu zuten. Ezkurdia eta Bergara Arbizuko Aldabideko kideak dira. Elkarteak pilotari gazteek eta Lino eta Joxe Mari entrenatzaileek egindako lana txalotu dute.