Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iazko zaborren bilketako balantzea egin zuten astelehenean Sakanako Mankomunitateko lehendakari Migel Angel Zubiriak eta Mankomunitateko gerente Adolfo Araizek. Zubiriak nabarmendu zuenez "oro har emaitza onak dira bilketa selektiboaren kopuruak % 13,8 gora egin duelako; horrek erakusten du sakandarrek kontzientziazio eta inplikazio handia dutela zaborren bilketa selektiboan". Nahiz eta datuak positiboak izan, oraindik ere gehiago egin ahal dela gaineratu zuen Mankomunitateko buruak, birziklapenarekin jarraitu eta zabor organikoari tratamendua ematea, tartean. "Gizakiok sortzen dugun zabor kopurua handitzen doa", bestalde, Adolfo Araizek aipatu zuenez, 2007an Sakanako biztanle bakoitzak egunero 1,32 zabor kilo sortu zituen, urtean 485 kilo inguru. 2005eko datuen arabera Nafarroako biztanle bakoitzak egunero 1,27 zabor kilo sortu zituen eta 2001ean, Estatu Espainiarrean, 1,61 kilo. Birziklapenak goraIaz 9.448.007 kilo zabor jaso zuen Sakanako Mankomunitateak guztira, 2006an baino % 3,55 gehiago. Jasotako kopuru horretatik 2.285.607 kilo, % 26,18, bilketa selektiboan jaso ziren, hau da, birziklapen tratamendu prozesuetara bideratu ziren (pilak, beira, olioa, papera, tamaina handikoak, brikak...), 2006an baino % 13,8 gehiago. 2006an 2.008.260 kilo izan ziren tratatu zirenak. Beraz, datuek argi uzten dute nabarmen gora egin duela birziklatutako zaborrak. Datu hauen alde negatiboa da edukiontzi berdeetan jasotako zabor organikoak - egun Arbizuko hondakindegian zuzenean botatzen dena, tratatu eta birziklatu gabe - gora egin zuela. 2006an 7.116.220 kilo zabor organiko jaso ziren, eta 2007an 7.162.400 kilo, % 0,65 gehiago. Zabor organikoa tratatzea, helburuIaz guztira jasotako zaborretatik, % 73,82 edukiontzi berdeetan jasotako zabor organikoa izan zen. "Beraz, oraindik asko dago egiteko. Ildo honetan, Mankomunitatearen helburua hondakindegian botatzen diren zabor hauek tratatu eta berreskuratzea da, eta hori guztia Sakanako Mankomunitatea Nafarroako Hondakinen Partzuergoan sartzen denean gauzatuko da" azaldu zuen Adolfo Araizek. Izan ere, Europako araudiei jarraiki, zabor organikoak tratatu beharko dira hemendik aurrera. Arazuriko aukera baztertuta, Sakanako Mankomunitateak begi onez ikusten du Nafarroako Hondakinen Partzuergoko parte izatea eta aurreikusten da martxoko ohiko bilkuran hartuko dela erabakia. Bitartean, aipatu erakundean sartzeko hitzarmena negoziatzeko zain daude, xehetasun teknikoak aztertzen. "Partzuergo horrek Iruñeaz kanpo Nafarroan sortzen diren hondakinak tratatzea du helburu. Sakanako Mankomunitatea bertan sartuz gero, hondakinak tratatzeko hiru planta izango lituzke eskura, Tuterako Culebretekoa (biometanizazioa egiten duena) eta Carcarrekoa (konposta egiten duena) kasu. Ideia 2009ko ilbeltzean bertan sartzea da eta, hortaz, urte hau trantsizio urtea izango da" gaineratu zuen Araizek. Nafarroako Hondakinen Partzuergoko tasaNafarroako Hondakinen Partzuergoan sartuz gero, Mankomunitateak zaborren gaikako bilketa eginen luke eta edukiontzi berdeetan jasotakoa Partzuergoko aipatu plantetara tratatzera emango luke. Ondorioz sakandarrok zaborrengatik ordaindu beharrekoa igoko litzateke: Sakanako Mankomunitateari zabor bilketagatik ordaintzen diogun erreziboaz aparte, Partzuergoak ezarriko duen tasa edo erreziboa pagatu beharko dugu, hain zuzen. Kalkulatzen da tasa honengatik urteko 17,5 euro ordaindu beharko dituela etxe bakoitzak, 1,41 euro hilero.Edukiontzi berdeen karakterizazio azterketaSakanako Mankomunitateak zaborren inguruko karakterizazio azterketa egitea enkargatu zion Novotec enpresari, besteak beste, egon daitezkeen birziklapen aukerak ezagutu eta edukiontzi berdeetara zein motako zaborra doan ikusteko. Datu horiek eskuan, kalkulatzen da edukiontzi berdeetan iaz Sakanan jaso ziren 7.162 tonatatik % 58,8 Material Organiko Ustelgarria dela, hau da, tratatu eta gero konpostagarria izan daitekeena, eta % 10,5 Materia Organiko Biodegradagarria (egurra, haur-oihalak, zelulosa...) baita ere tratatu daitekeena. Edukiontzi berdeetara doazen gainontzeko zaborrak papera (% 8,3), beira (% 2,9), plastikozko ontziak (% 9,8), plastikozkoak ez diren ontziak (% 4,6), tamaina handiko hondakinak (% 2,2), geldoak (% 1,4) eta beste dira. Hortaz, kopuru honetatik asko birziklatu daiteke: alde batetik, oraindik ere zabor mota bakoitza bere edukiontzian botatzen ahalegina egin beharko da eta bestalde, berez organikoa den zaborra tratatzeko pausuak eman beharko dira. Hori da, hain zuzen, Sakanako Mankomunitatearen helburua: zaborra ahalik eta gehien tratatzea.Bestalde, karakterizazio azterketak beste datu batzuk nabarmendu ditu. "Sakanan sartzen den beira guztitik % 75-76 errekuperatzen ari gara (Nafarroan % 44,9); sartzen den paperetik % 62 errekuperatzen dugu (Nafarroan % 42,9); eta plastikozko ontzietan, sartzen den kopurutik % 19,25 (Nafarroan % 18,2). Hortaz, azterketak dio Sakanan birziklapen tasa ona dugula, oro har, hobetu daitekeena, bereziki ontzien kasuan. Azterketa honek lan ildoak zehazteko asko laguntzen du" azaldu zuen Adolfo Araizek. Zabor industrialak gora2007an 8.454.050 kilo hondakin industrial jaso ziren Arbizuko hondakindegian, 2006an baino % 10,2 gehiago. Aipatzekoa da hauetatik 284.620 kilo Araxes bailaratik zetozela (Araitz-Betelu, Atallu...). Kopuru honetan Lakuntza eta Altsasuko hondakindegietara botatzen diren zaborrak ez dira kuantifikatzen, aipatu udalen konpetentzia direlako. Material organikoa tratatzera eramango dutenean, Arbizuko hondakindegian soilik arriskutsuak ez diren hondakin industrialak jasoko dira.Gune Berde Mugikorraren balorazio positiboaMankomunitateak iaz jarri zuen martxan Gune Berde Mugikorra, Sakanako herri guztietan barna etxean erabilitako olioa eta beste zakar asko jasotzeko asmoz. Zerbitzuaren balorazio positiboa egin zuen Adolfo Araizek. Besteak beste, ondokoak jaso ziren: 3.407 litro motor olio, 900 kilo margo, 127 kilo toner eta kartutxo, 3 tona autoen bateria, 15.980 kilo RAEES (elektrotresna eta halakoak), 379 kilo bonbila eta fluoreszente, 51 kilo erradiografia eta beste. Zerbitzua bulkatzeko asmoa dago. GAIEZ GAI, laburreanPilak2006an 2.200 kilo pila jaso ziren eta 2007an 2.576 kilo. % 17,9 igo da jasotako pilen kopurua eta Mankomunitateak edukiontzi gehiago jarri nahi ditu, material hau oso kutsakorra delako eta gai honen bilketa oraindik ere gehiago bulkatu nahi duelako.Beira2007an 644.737 kilo beira jaso ziren, 2006an baino % 24,80 gehiago. Igoera oso inportantea izan da. Araizen esanetan ostalaritzan egindako kanpaina garrantzitsua izan da. Alde batetik establezimenduei beira jasotzeko edukiontzi bereziak eman zizkieten, eta, bestalde, beira errazago bota ahal izateko igluen atzealdea zabaltzeko giltza eman zieten. Papera eta kartoiaNabarmen igo da jasotako papera eta kartoi kopurua. 2007an edukiontzi urdinetan 795.610 kilo jaso ziren (2006an baino % 3,54 gehiago) eta enpresa eta establezimenduetan atez ate 379.570 kilo (% 20,96 gehiago). Lehen Traperos de Emausek jasotzen zuen establezimenduetako kartoia, baina zerbitzu hori orain zuzenean egiten du Mankomunitateak. Ontziak, brikak, latak...Edukiontzi horietan 2007an 245.880 kilo ontzi jaso ziren, 2006an baino % 22,73 gehiago. Bertara bota ezin diren gai asko botatzen ditugu sakandarrok, tartean plastikozko poltsak eta beste. Arbizuko hondakindegian jasotako guztiaren aurre selekzio bat egiten dute eta bildutako kopurutik 208.690 kilo izan ziren azkenean Peraltako plantara eraman zirenak, bertan tratatzen baitute zabor mota hau. Hortaz, bildutakotik atzera botatzen den kopurua % 35 ingurukoa da. Tamaina Handiko HondakinakSakanako Mankomunitatera deitu eta gero, Traperos de Emausek jasotzen ditu Tamaina Handiko Hondakinak Sakanako etxeetan. 2007an 1.621 abisu jaso zituen Mankomunitateak, eta guztira 126 bidaia egin zituen Traperos de Emausek Tamaina Handiko Hondakinak biltzera. Guztira 206.840 kilo jaso zituzten traperoek, 2006an baino % 4,3 gehiago. Jasotako kopuru horretatik % 18 aparailuak ziren, eta bertatik % 85-95 birziklatu zen; birtziklatu zirenen % 44, oheak, aulkiak eta halakoak izan ziren; eta, azkenik, gainontzeko % 37, hondakindegira bideratu zen, ez baitzegoen errekuperatzeko aukerarik. Olioa2007an 10.394 olio litro jaso zituen Mankomunitateak, iaz baino % 21,97 gehiago. Mankomunitateko Gune Berde Mugikorrak herriz herri 9.639 litro jaso zituen, eta gainontzeko 1.155 litroak Mankomunitateak modu esperimentalean Altsasun jarritako olioendako hiru edukiontzietan jaso ziren. Ildo honetan, Etxarri Aranatzen eta Irurtzunen olioa biltzeko edukiontzi gehiago jartzea aztertzen ari da Mankomunitatea. Bestalde, Ecogras enpresak 20.060 olio litro jaso zituen Sakanako ostalaritza guneetan. Etxeko konpostajeaSakanako Mankomunitateak etxeko konpostajea bulkatu nahi du eta ekaina inguruan kanpaina egingo du. Konpostajerako 25-30 edukiontzi banatu nahi dituzte konposta egiten interesa duten familietan, eta ondoren funtzionamendu kontrola egin nahi dute. Arrakasta badu ekimena indartuko luke Mankomunitateak.Zabor mota 2006an 2007anAldeaPilak 2.2002.576+ % 17,09Beira 516.628644.737+ % 24,80Papera, kartoia... Komertzioetan jasotakoa313.810379.570+ % 20,96 Edukiontzi urdinetan jasotakoa768.440795.610+% 3,54Latak, brikak, ontziak... 200.340245.880+ % 22,73Tamaina handiko hondakinak 198.320206.840+ % 4,30Olioa 8.52210.394+ % 21,97Zaborra 7.116.2207.162.400+ % 0,65GUZTIRA 9.124.4809.448.007+ % 3,55Oharra: kopuruak kilotan