Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Telebistako saio arrakastatsua eta ezagunaren moldaketarekin Altsasuko AEKk eta Kimak "hizkuntzaren erabilera sustatu" nahi dute, bi erakundeendako "garrantzitsua" baita "Altsasun euskararentzat esparru ludiko bat zabaltzea". Bide batez, bai AEK-k, bai Kimak, "Altsasuko euskaldunak elkar ezagutzea eta hala identifikatzea lortu nahi" dute, diotenez, "askotan aurrean duguna euskalduna denik ere ez baitakigu". Lehiaketa antolatzaileek Altsasuko Udalaren eta Sakanako Mankomunitatearen laguntza izan dute. Baita Arkangoa jatetxea, Donibane Gozokiak, Eroski bidaiak, Sebastian Harategia eta Redin lurrin-dendaren "ezin besteko laguntza" ere.