Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean hasi eta ostegunean amaituko da Mallorcako Itzulia. Lehen egunean 100 kilometroko etapa izan zuten txirrindulariek Palma de Mallorcan barrena. FD Jeux taldeko Gilbert izan zen helmugaratzen lehena eta, ondorioz, lehen liderra. Atzo, berriz, Cala Millor eta Son Servera arteko 162,7 kilometroko ibilbideari egin zioten aurre txirrindulariek. Bidean itzuliko lehen mendiak gainditu behar izan zituzten, baina mendi horiek ez ziren taldea apurtzeko adinekoak izan eta esprintean iritsi ziren helmugara. Rabobank taldeko Graeme Brown izan zen lehena eta bera da lider berria. Gorka Verdugo etxarriarra sailkapen nagusiko 27. postuan dago, liderrarengandik 3 segundora.Gaurko etapak Pollença eta Puerto de Alcudia batuko ditu, 168,4ko ibilbidearekin. Txirrindulariek 2. mailako Soller gailurra eta 1. mailako Puigmajor gainditu beharko dituzte bidean.Arrieta eta Erviti Mediterraneoko Itzulira Gorka Verdugok ez ezik, Caisse d´Epargneko Imanol Ervitik ere irteera hartu zuen Palman. Hiriberrikoak ordea, Mediterraneoko Itzulirako bidea hartuko du gaur. Jose Luis Arrieta uhartearra proba honekin emanen dio hasiera denboraldiari. Asteazkenean hasi zen itzulia eta igandean amaituko da.