Emaitza onak sakandarrendako ohorezko mailan

Guaixe 2008ko otsailaren 13a

Sakanako pilotariek emaitza onak izan dituzte Kluben arteko Espainiako Txapelketaren ohorezko mailako azken jardunaldian. Irurtzunek Almerian izan zuten eskuz banakako norgehiagoka eta puntuarekin itzuli zen etxera. Altsasuk mendean hartu zuen San Cristobal etxean jokatutako bi partidutan. Azken jardunaldiaren ondoren, Altsasu A taldeko liderra da eta Irurtzun 3.a.1. mailan Aralar Mendik galdu egin zuen Ezkarairen kontra. Uhartearrak taldeko 3. postuan daude.