Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen asteburuan jokatu ziren Itxondo elkarteak antolatutako VIII. Goxua eta Frontenis txapelketako finalak. Jokalariek larunbatean zuten hitzordua, Irurtzungo Bi Aizpe pilotalekuetan. Jaialdia arratsaldeko 17:00etan hasi eta 23:00etaraino luzatu zen. Eguraldia lagun, giro aparta izan zuten Irurtzungo pilotalekuan. Apustuak eta txokolate beroa ez ziren falta izan. Zenbaitetan parez pare ibili ondoren, bikote hauek izan ziren txapeldunak:Goxua 3. mailan, Mikel Dorronsoro eta Mikel Espartero (Irurtzun)2. mailan, Gaizka Angulo eta Iosu Arroki (Irurtzun)1. mailan, Asier Galartza eta Mikel Ibero (Irurtzun)Frontenisa 2.B mailan, Begoña Uharte eta Margari de la Calle (Irurtzun)2.A mailan, Eunate Dorai eta Irantzu Osinaga (Irurtzun-Etxeberri)1. mailan, Eider Santesteban eta Laura Olmos (Etxarren)Sari banaketa Irurtzungo Atakondoa ikastetxe publikoko jantokiak hartu zuen sari banaketa ekitaldia. Bertan, 170 lagunek txalotu zuten txapeldunen balentria. Pilota goxuaren txapeldunek txapela, pilota gordetzeko poltsa eta pilota bat jaso zuten. Fronteniseko onenek, berriz, txapela, raketendako funda bana eta pilotak. Parranda gaueko ordu txikiak arte luzatu zen, DJ Bertso Estangak lagunduta.