Bengoetxea VII.ak eta Gorritik sorpresa eman zuten, Nagore txapelketatik kanpo utziz Joan zen larunbatean mustu zen Frontis enpresak sustatutako Bizkaiko Erkoreka Irekia. Sakanako pilotariek elkarren artean neurtu zituzten indarrak, Bengoetxea VII.arekin batera aritu zen Gorriti, eta Elolarekin Nagore. Uhartearrak eta bikoteak, ustekabean, mendean hartu zituzten Nagore eta laguna. Lehia bizia izan zuten bi bikoteek. Lehen jokoan 9-10 nagusitu ziren Bengoetxea eta Gorriti. Nagorek eta Elolak, 2. jokoan 10-8 aurreratuta, 3. jokoa egitera behartu zuten. Baina honetan ez zuten huts egin uhartekoak eta lagunak. Ibai Bengoetxea fin aritu zen eta, atzean ere, nagusi izan zen Jon.Gorritik eta Bengoetxeak ostiralean jokatuko dute finalerditakoa, 19:30ean, Portugaleten, Urdaniz eta Armendarizen aurka. Ea finalerako bidea hartzen duten.