Sakanak zenbait txirrindula lasterketa hartuko ditu

Guaixe 2008ko otsailaren 20a

Joan zen ostiralean 2008ko lasterketen egutegia onetsi zuen Nafarroako Txirrindularitza Federazioak, urteko batzarrean. Kadete mailan 29 lasterketa eginen dira Nafarroan, gazte mailan 34, elite mailan 15 eta master mailan 14. Nesken mailako lasterketa ofizialak 3 dira eta BTT probak, berriz, 15. Profesionalen mailako bi lasterketa daude Nafarroan, Lizarrakoa, apirilaren 5ean eginen dena eta Iruñekoa, urriaren 12an neurtuko dena. Denera, 108 dira 2008ko egutegiko lasterketak. Horietako batzuk, Sakanako herritan eginen dira:Kadeteak Apirilaren 6an, AltsasunEkainaren 15ean, LizarraganAbuztuaren 5ean, Etxarri AranatzenGazteak Martxoaren 16an, AltsasunApirilaren 26an, AltsasunEkainaren 28an, ArbizunUztailaren 26an, OlaztinAbuztuaren 15ean, UrdiainenIrailaren 13an, AltsasunElitea-23 urtez beherakoak Irailaren 15ean, AltsasunMasterra Maiatzaren 2an, IrurtzunenIrailaren 14an, IrurtzunenIrailaren 21ean, EgiarretanBTT Maiatzaren 4an, IrurtzunenBestalde, Nafarroako Itzulia maiatzaren 27tik ekainaren 1era izanen dela ere argitu da.