Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatuta, gaur arratsaldean hasiko da uretako sorosle ikastaroa. Izena eman duten 12 lagunek apirilaren 25era arte, ostiral arratsaldetan eta larunbatetan, hitzordua dute Arbizuko igerilekuan eta mankomunitatearen egoitzan, Lakuntzan. Lehenak ikastaroaren ordu praktikoak hartuko ditu eta bigarrenak, klase teorikoak.Denera, 93 ordu izanen ditu ikastaroak. Horietan, igerileku, hondartza, urtegi eta bestelakotan sorosle lanak egiten ikasiko dute izena eman dutenek. Bihotz-biriketako bizkortzea eta Desfibriladore Erdiautomatikoaren erabilera ere ikasiko dute. DYAko adituak izanen dituzte irakasle.Sakanako Mankomunitateko kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak jakinarazi du oraindik ere badagoela aukera ikastaroan izena emateko. 16 urtez gorakoa izatea da baldintza bakarra. Interesatuek Sakanako Mankomuniteko Kirol Zerbitzuan jasoko dute informazio gehiago, 948 464 866 telefonoan.